XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alegia: euskal estrukturak oharkabeak zaizkio, izkutuak, kontzientzigabeak.

Ez dira halere itxurakoak edo alegiazkoak! Erdaraz mintzo denak daki ongienik!.

Honela jokatuz azaldu zituen Levi Strauss-ek hastapenetan, ezkontza eta ahaidetasunezko legeen aniztasun harrigarria; eta, funtsean familia-moldaketa ugari horiek oso mota gutxitara bil daitezkeela frogatu.

Bide beretik jokatu du Dumézil erlijio-ikertzaileak ere; eta Levi Strauss-ek bezala, inbariante bila abiatu da.

Hots, erakatsi duenez, oso iraunkorra bide da mendeetan zehar Jaungoikoen hiruketa edo hirutasuna.

Badirudi gizonaren adimenak, oharkabeki, azalpen hirukuna bilatzen duela, fenomeno nagusitan hiru partetan taxutuz; jainkotasunean, beraz, hiru betekizun antzeman-uste balitu bezala.

Jainko hirukun horren itxurak eta azaleko izanak aldatu egiten dira zibilizaziotik zibilizaziora; baina hirukuntasunak, erlijio-estruktura hirukun horrek, beti irauten.

Hirukuntasun-behar hau, jakina, inkontzientea eta erreparatuezina zaigu: sinestunek ez dute ezagutzen.

Dumézil-ek egindako alderaketak erakutsi digu joera hau; ez geronen barruan psikologiazko ikerketa batek.

Horixe ikusi du Georges Dumézil-ek guztiz ongi dio Sebag-ek.

Kondaira-momento batez, egoera berezi batetan, kosmoaren ulerkera bat sortu da, eta honek bere horretan iraun du guztiz gizaro desberdinetan barrena.

Baina iraun duena batez ere hau izan da: materiak oro, barnez zer ere izanagatik, zenbait irizpideren arabera taxutzea (hirukuntasuna, agintaritzaren bikuntasuna, eta abar), haien obrakundea eta mamitzea gizarte batetik bestera erruz aldatuz.

Badago beti mamiaren logikazko erakera bakar bat, erakera edo moldakera horretan taxutzen diren izakiak zein-nahi izan arren.

Errelazioa edo taxukera izakiei edo atalei nagusitzen zaie....

Ideiazko moldeak irauten du, hitz batez... nahiz mezuak, nahiz atal horien barne-mamiak, indo-europatar erlijioetan desberdinak izan.

(Lucien Sebag, Marx. et Struct. 121-122).